Euskadik bigarren postua lortu du Proba Konbinatuen Espainiako Txapelketan
Euskadiko Atletismo Federazioak bigarren postua lortu du Arganda del Rey-n (Madrilen) ospatutako Proba Konbinatuen Espainiako Txapelketan. Guztira, 24.226 puntu lortu ditu euskal selekzioak. Valentziak irabazi du 25.077 punturekin.
Imanol Egidazuk (7.507 puntu, ) eta Itsaso Madariagak (5.285 puntu ) Euskadiko 20 urtez azpiko eta 18 urtez azpiko errekorrak lortu dituzte.

