Euskadik bigarren postua lortu du Proba Konbinatuen Espainiako Txapelketan
Euskadiko Atletismo Federazioak bigarren postua lortu du Arganda del Rey-n (Madrilen) ospatutako Proba Konbinatuen Espainiako Txapelketan. Guztira, 24.226 puntu lortu ditu euskal selekzioak. Valentziak irabazi du 25.077 punturekin.
Imanol Egidazuk (7.507 puntu, munduko gutxieneko marka) eta Itsaso Madariagak (5.285 puntu Europako gutxieneko marka) Euskadiko 20 urtez azpiko eta 18 urtez azpiko errekorrak lortu dituzte.