Unai Arroyo eta Jone Fuente, Euskadiko 10 kilometrotako txapeldunak
Unai Arroyo (Atlético San Sebastián) eta Jone Fuente (Bilbao Atletismo) Euskadiko 10 kilometrotako txapeldun berriak dira. Garaipena Donostian garatutako Gimnastica de Uliako 10K-ko lasterketan lortu dute. 30:06-ko denbora egin du Arroyok eta 36:05 Fuentek. Sailkapen nagusian, Ilias Fifa eta Majida Maayouf izan dira garaileak.
GIZONAK (EUSKADIKO TXAPELKETA):
1) Unai Arroyo
2) Ander Sagarzazu
3) Gonzalo Fuentes
EMAKUMEAK (EUSKADIKO TXAPELKETA):
1) Jone Fuente
2) Lucía Garate
3) Ane Zabala